Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Urtarrilak 31

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du genero-indarkeriaren aurka konfirmatu berri den erailketa matxistaren ostean

“Emakumeen aurkako indarkeriarik ez” goiburupean, Nafarroako Legebiltzarrak minutu bateko isilunea gorde du biktimen oroimenez Parlamentuaren egoitzaren sarreran

Foru parlamentariak Nafarroako Parlamentuaren sarreran elkarretaratu dira gaur, abuztuaren 6an Malagan jazo eta konfirmatu berri den erailketa matxista arbuiatzeko.

 

Elkarretaratzea egin duten pertsonek minutu bateko isilunea gorde dute 28 urteko emakumearen oroimenez.

 

2023. urtean bikotekideak edo bikotekide-ohiak eraildako emakumeen kopurua 57koa da, eta 1.240koa 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.