Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Azaroak 21

Nafarroako Parlamentuak, berriz ere, bere arbuioa adierazten du emakumeek pairatzen dituzten hainbat diskriminazioren ondoriozko edonolako indarkeria matxistaren aurrean, edozein alor eta testuingurutan

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko azaroaren 21ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, berriz ere, bere arbuioa adierazten baitu emakumeek pairatzen dituzten hainbat diskriminazioren ondoriozko edonolako indarkeria matxistaren aurrean, edozein alor eta testuingurutanPSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. "Nafarroako Parlamentuak berriro ere bere arbuioa adierazten du emakumeek pairatzen dituzten hainbat diskriminazioren ondoriozko edonolako indarkeria matxistaren aurrean, edozein alor eta testuingurutan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du, lanean aktiboki jarraitzeko emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria eta ahuldade egoeren iturri diren desberdinkeria guztien aurka.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak emakume eta neskato erasotu edo/eta erailenganako elkartasuna adierazten du, indarkeria sexista muturrekoenaren biktima diren aldetik, eta bere laguntza osoa eskaintzen die haiei eta haien familiei.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak berresten du beharrezkoa dela adin guztietako gizonezko guztiek konpromisoak eta posizio aktiboak har ditzaten emakumeenganako edonolako indarkeriaren aurka.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak herritar guztiak gonbidatzen ditu jarrai dezaten emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzen, eta konpromisoa erakusten indarkeria horren deuseztatzearekin, kontrol patriarkalaren adierazpen oro eta emakumeen askatasunerako eta autonomiarako muga eta baldintzapen oro salatzen, eta parte har dezaten azaroaren 25aren inguruan antolatzen diren ekitaldi guztietan.

 

6.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Deuseztatzearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; horretarako, elkarretaratze bat eginen da emakumeen edo/eta feministen elkarteekin Parlamentuko atalondoan, eguerdiko hamabietan, non adierazpen hau irakurriko baita. Halaber, begizta bioleta bat ipiniko da Parlamentuaren fatxadan".

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional