Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Irailak 11

Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkie irailaren 10eko goizaldean Nafarroako zenbait herritan gertatu ziren ekaitz bortitzek kaltetutako pertsonei eta herriei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko irailaren 11n

- Eledunen Batzarrak UPN talde parlamentarioak aurkeztu duen honako adierazpen instituzional hau onetsi du: Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkie irailaren 10eko goizaldean –igandea– Nafarroako zenbait herritan gertatu ziren ekaitz bortitzek kaltetutako pertsonei eta herriei. PSNk eskatuta, ekimena aurkeztu duen taldea –UPN– ados zegoenez, aldatu egin dira 3. eta 4. puntuak.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasun eta babes osoa adierazi nahi dizkie irailaren 10eko goizaldean –igandea– Nafarroako zenbait herritan gertatu ziren ekaitz bortitzek kaltetutako pertsonei eta herriei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak eskerrak eman nahi dizkie udal ordezkariei, zerbitzu publikoetako langileei, boluntarioei eta bizilagunei, beren herrietan normaltasuna berreskuratzeko egiten ari diren lanagatik.

 

3. Kaltetutako eremuak leheneratzeko legez ezarrita dauden tresnak balia daitezen eskatzen du Nafarroako Parlamentuak, babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremua barne.

 

4. Nafarroako Parlamentuak gertakari meteorologikoen ondoriozko balizko kalteak murrizteko eta horiei aurrea hartzeko ahalmena etengabe hobetzearen alde egiten du.

 

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional