Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urtarrilak 24

Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten baitio Antsoainen erasotutako emakumeari

Mahaiak eta Eledunen batzarrak onetsia. 2022eko urtarrilaren 24an.

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten baitio Antsoainen erasotutako emakumeari. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Antsoaingo Udalak onetsitako adierazpen instituzionala:

 

1. Elkartasuna eta babesa helarazten diogu erasoa jasan duen emakumeari. Pertsona guztion gozamenerako dira kalea, gaua eta eguna, eta emakumeek beldurrik gabe okupatzeko eta segurtasunez nahiz askatasunez bizitzeko eskubidea dute.

 

2. Sexu-eraso honen eta, oro har, gure gizartean gertatzen den edozein motatako eraso, indarkeria edo jarrera sexistaren aurkako gaitzespena berresten dugu. Horregatik, berdintasun politikak bultzatuz, konpromisoa hartzen dugu emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, segurtasuna hobetzeko eta ingurune guztietan emakumeen askatasuna erabat gauzatzen dela berma dadin lanean jarraitzeko.

 

3. Herritarrei emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean axolagabe ez jokatzeko eskatzen diegu, 0 tolerantzia izateko eta inpunitatea ez ametitzeko, indarkeria matxista gaitzetsiz eta indarkeria matxistetatik bizirik atera diren emakumeak babestuz”.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional