Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Irailak 28

Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Espainiako Gobernuak luzatzea etxebizitza-eskubidea babesteko alarma egoeran hartutako neurriak

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko irailaren 28an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen baitu Espainiako Gobernuak luzatzea etxebizitza-eskubidea babesteko alarma egoeran hartutako neurriak. PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta I-E talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Espainiako Gobernuak alarma-egoeran hartutako neurriak luzatzea, etxebizitzarako eskubidea babesteko”.