Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urriak 17

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko urriaren 17an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Honako hau dio onetsitako adierazpen instituzionalak:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren opakizunarekin. Hartara, heldu den urriaren 17an ekitaldi bat eginen du, Parlamentuko atalondoan, 12:00etan, Gizarte Entitateen Plataformarekin batera.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Itunean pobreziaren eta desberdinkeriaren aurka sinatutako konpromisoa.

 

3.- Parlamentuak itun horren jarraipena egiteko eta ituna betetzeko urratsak egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak funtsezkotzat jotzen du erronka global berriei aurre egitea, desberdinkeriak areagotu egin baitira gure gizartean eta are gehiago herrialde txirotuetan.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak olan bat jarriko du bere egoitzaren fatxadan, Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional