Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 24

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du HIESaren aurkako Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin.

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko azaroaren 24an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu HIESaren aurkako Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekinLehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du HIESsaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; hori dela-eta, Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarrarekin eta Sare Elkartearekin batera, ekitaldi bat antolatu du Legebiltzarraren atalondoan ostegunean, abenduaren 1ean, 12:00etan.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren ustez, 41 urteko epidemiaren ondotik, beharrezkoa da prebentzio konbinatuan lan egiten jarraitzea. Diagnostiko goiztiarra eta tratamenduari goiz ekitea dira biderik onenak pertsonen osasuna babesteko eta kutsatzeak prebenitzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak GIBarekin loturiko Diskriminaziorik Ezaren eta Tratu Berdintasunaren aldeko Gizarte Itunak biltzen dituen neurriak bultzatzen jarraitzearen alde egiten du.

 

4. Nafarroako Parlamentuaren konpromisoa da arreta soziosanitario banakatua bermatzea GIBdun diren pertsonei, kontuan hartuz haien berezitasunak, bereziki emakumeen eta adinduen kasuan.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du GIBarekin bizi diren pertsonekiko diskriminazioa desagerrarazteko neurriak bultzatzen jarraitzeko.

 

6. Nafarroako Parlamentuak erabaki du bere fatxada abenduaren 1ean gorriz argiztatzea”.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional