Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Martxoak 7

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2022ko martxoaren 7an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin. Navarra Suma, PSN, Geroa bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du martxoaren 8an eginen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin, eta herritar guztiei dei egiten die egun hori dela-eta antolatzen diren ospakizun eta aldarrikatze-ekitaldietan parte har dezaten.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du emakumeen eskubideak zainduko dituzten politikak eta gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasun eraginkorra sustatzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du tokiko politiken garrantzia zaintzei buruzko ikuspegi-aldaketa sustatzeko eta hala aurrera egiteko gizon eta emakumeen arteko berdintasunean.

 

4. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen du bizitzaren jasangarritasuna ahalbidetzen duten eta nagusiki emakumeek egiten dituzten zaintza-lanei ikusgarritasuna eta balioa emateko eta lanaren sexu-banaketa indartzen duten rol eta estereotipoetan eragiteko.

 

5.  Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatzen dituela adierazpen negazionistak eta emakumeen eskubide-aurrerabidearen aurkakoak.

 

6.  Nafarroako Parlamentuak aitortzen ditu mugimendu feministak berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko borrokan eginiko ekarpenak.