Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Azaroak 14

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du azaroaren 14an ospatzen den Diabetesaren Mundu Egunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko azaroaren 14an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu azaroaren 14an ospatzen den Diabetesaren Mundu Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du azaroaren 14an ospatzen den Diabetesaren Mundu Egunarekin. Nafarroako Parlamentuak ANADIrekin batera ekitaldi bat eginen du azaroaren 15ean.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere fatxada urdinez argiztatuko du azaroaren 14an.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.

 

4. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko prestakuntza eta hezkuntza areagotzeko neurriak sustatzea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta antolatu dituen jarduerak”.

 

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional