Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Irailak 28

Nafarroako Parlamentuak babesa ematen dio Felipe VI.a Espainiako Erregeari, Estatuaren forma politikoa definitzen duen erakundearen ordezkari gisa

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko irailaren 28an

- Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babesa ematen baitio Felipe VI.a Espainiako Erregeari, Estatuaren forma politikoa definitzen duen erakundearen ordezkari gisa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Suma eta PSNren aldeko botoekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak babesa ematen dio Espainiako errege Felipe VI.ari, herritarrek berretsitako Espainiako Konstituzioan ezarritako zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa eratzeko forma politikoa definitzen duen erakundearen ordezkari gisa”.