Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Azaroak 30

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional baten bidez GIB-HIESA saihesteko eta honi aurre egiteko itun politiko bat eratzea babesten du

Mahaia eta Eledunen Batzarraren bilkuran onartua, 2017ko azaroaren 30ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onartu du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du giza immunoeskasiaren birusaren aurka lan egiten duten GKEak ekonomikoki bultzatu eta babesteko, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztuta.

 

1, 3 eta 4. puntuak ahobatez onartuak izan dira, eta 2. eta 5. puntuak UPNren aurkako bozkekin onartu dira (PPN ez da bilkuran egon).

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du esparru honetan lan egiten duten GKEak ekonomikoki babesteko eta laguntzeko.
 

2. Nafarroako Parlamentuak Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Dekretua era orokorream ezarri dadin osasunaren eta hezkuntzaren esparrua baliabide materialez eta giza baliabideez hornitzea babesten du

 

3. Nafarroako Parlamentuak GIB birusari buruzko formazio espezifikoa sustatuko du bereziki Lehen Arretako irakaslegoarentzat eta osasungintzako langileentzat.

 

4. Nafarroako Parlamentua GIBari “Gaixotasun infekto-kutsakor” katalogazioa kentzearen babesa berresten du

 

5. Nafarroako Parlamentuak 16/2012 Lege-Dekretua indargabetzearen eskaera berresten du.