Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 3

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Marokoko Gobernuari eskatzen dio aske utz dezan Mohamed Banbari berriemaile sahararra

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abuztuaren 3an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Marokoko Gobernuari eskatzen dio aske utz dezan Mohamed Banbari berriemaile sahararra. Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak aurkeztu du.

 

Onetsi den adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak, NBEaren txostenarekin bat, Marokoko Gobernuari eskatzen dio aske utz dezan Mohamed Banbari berriemaile sahararra, eta arbuiatu egiten ditu berriemailearen atxiloketa bidegabea eta kondena.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio Marokoko Gobernuaren aitzinean esku har dezan, Mohamed Banbari berriemaile sahararra aske gera dadin lortzeko.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak berriz ere adierazi nahi du arbuiatu egiten duela giza eskubideen urraketa oro; kasu honetan, zehazki, Saharako lurraldean gertatzen direnak.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak adierazpen hau jakinaraziko de Espainiako eta Marokoko gobernuei.