Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Maiatzak 9

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Europaren Egunaren ospakizunarekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko maiatzaren 9an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Europaren Egunaren ospakizunarekin.  PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Europaren Eguna dela-eta maiatzaren 9an izan diren ospakizunekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak beharrezkoa jotzen du ekimen eta ekintza politikoak eta herritarrenak sustatzea eta bultzatzea 2022-Gazteriaren Europako Urtean.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gazteen ikuspegia sartzea Next Generation EU funts europarrekin finantzatutako inbertsioetan, Nafarroako gazteriak pairatzen dituen problematika kronikoak desagerrarazte aldera.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gazteen parte-hartzerako bideak sortu eta susta ditzan. Bide horiek demokrazia parte-hartzaileago baten eta erakunde irisgarriagoen alde eginen dute, gazteriari garrantzi handiko zeregina esleituz, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziatik (COFOE) ateratako ondorioen haritik.

 

5. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du –eta horretarako konpromisoa hartzen du– Nafarroako gazteen artean Europaren aldeko sentimendua sendotzeko eta Nafarroako herritarrek Europako erakundeak hobeto ezagutzeko ekimenak eta jarduerak susta ditzan”.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional