Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 7

Nafarroako Gobernuari “Etxauzia frantziar elkarteari 80.000 euro emateko aurreikuspena bertan behera utz zezan eskatzen zion” mozioa baztertu da

UPNk diru-laguntzaren helburua zalantzan jartzen zuen, EH Bildurengandik hurbil dagoen Frantziako kolektibo pribatu bati Baigorrin gaztelu bat erosi eta bere ondarearen parte bihurtzearena

Parlamentuko Osoko Bilkurak atzera bota du mozio bat, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “indarrik gabe utz zezan Etxauzia frantziar elkarteari 80.000 euro oparitzeko aurreikuspena”.

 

Baztertuko mozioak bigarren atalean Gobernua premiatzen zuen “diru-kopuru hori nafar entitateen lehentasunezko xedeetara bidera dezan, deialdi publikoaren bidez.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak aurkeztutako mozioak aipatzen zuen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak “Etxauzia frantziar elkarteari eman nahi dion diru-laguntza zuzena, Ezker Abertzalearena izanik, Baigorriko herriaren aldirietan gaztelu bat erosi eta bere ondarearen parte bihur dezan”.

 

Sustatzaileak ulertzen du “diru-laguntza horren errealitatea zuzenketaren testutik urruti dagoela, hitzez hitz esaten baitzen diru publikoa bideratuko zela enpresen topagune eta harremanetarako espazio bat sortzera”.

 

Zehazten denaren arabera, “Frantziako elkarte horrek lotura estua dauka zuzenketa aurkeztu zuen EH Bildu talde politikoarekin. Halatan, hiru hilketagatik kondenatutako Philippe Bidart terroristak sustatu zuen kasuko entitate hori. Halaber, erkidegoaren dirua jasoko duen elkartearen prentsa-arduraduna –Jon Ansa– EH Bilduren hauteskunde-kanpainaren arduraduna izan zen lehenago”.