Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Ekainak 13

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena eskola-porrotari aurre egin diezaion eta derrigorrezko irakaskuntzetako ikasleen igarotze-tasak areagotu ditzan

Hezkuntza Batzordean onetsia. 2018ko ekainaren 13an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko jarduketa plan bat egin dezan Nafarroako hezkuntza-sistemako eskola-porrotari aurre egiteko eta derrigorrezko irakaskuntzetako ikasleen igarotze-tasak areagotzeko.

 

2.- Planak jaso egin beharko ditu zer neurri zehatz garatuko diren eta zer aurrekontu-premia egonen den den plana 2018-2019 ikasturtean garatzeko.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

UPN eta PSNren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren aurkakoekin onetsia.