Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Martxoak 30

Nafarroako Gobernua premiatzen da oposizio guztietan zehaztu dezan azterketen zailtasun gradua, Testen teoria klasikoaren edo/eta Itemari erantzuteko teoriaren bidez

Osasun Batzordean onetsia. 2022ko martxoaren 29an

1.-Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen dira oposizio eta oposizio-lehiaketa guztietan zehaztua egon dadin azterketen zailtasun gradua, Testen teoria klasikoaren edo/eta Itemari erantzuteko teoriaren bidez, erabili aurretik.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio langileen ordezkariekin negozia dezan Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen sarbide-probak aldatzea eta eguneratzea. Sarbidean oroimen probak eraldatu edo osatu eginen dira lanpostuan garatu beharreko gaitasun, eginkizun eta trebeziekin lotutako beste irizpide batzuekin.

 

EH Bildu talde parlamentariak aurkeztu du. 

 

PSN, Geroa Bai eta EH Bilduren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da. Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak ez dute saioan parte hartu.