Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Otsailak 1

Nafarroako Gobernua premiatzen da Muesko presa erromatarraren aztarnategia eta Erdi Aroko errota Kultur Intereseko Ondasun deklara ditzan

Kultura eta Kiroleko Batzordean onetsi da. 2023ko otsailaren 1ean 

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Muesko presa erromatarraren aztarnategia eta ingurua eta Erdi Aroko errota Kultur Intereseko Ondasun deklaratzeko espedientea, barne hartuko dituena urmaelaren ontzia eta behar besteko perimetro bat, ondasunari eragin diezaiokeen balizko eraikuntza, linea elektriko eta beste edozein elementutatik babesteko aztarnategia.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio kultur intereseko ondare deklaratzeko espedientea abiatu baino lehen, lan-mahai bat era dezan ukitutako lursailen jabeekin, Muesko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekin, adoste aldera nola zedarritu aztarnategia babestea bermatuko duen perimetroa, bai eta sarbideak ere, hala aztarnategira nola ukitutako gainerako lursailetara.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Aho batez onetsi da.