Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Maiatzak 26

Nafarroako Gobernua premiatzen da Lizarran familia elkartzeko gune bat abian jar dezan

Tafallako zentroak arazoa konpontzen ez duela argudiatzen da, batez ere egoera ahulean dauden pertsonen kasuan, kasu askotan zerbitzuari uko egin behar izaten baitiotelako

Eskubide Sozialetako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “familia elkartzeko gune bat abian jar dezan Lizarran, gehienez ere urtebeteko epean”.


Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak azaleratzen duenez, “adingabeek beren familiekin eremu neutral eta seguru batean harremanetan egoteko duten eskubidea bermatzeko funtsezko zerbitzua" da honakoa.


Tafalla-Lizarrako elkargunea bitan banatzeko beharra azpimarratzen du, izan ere, 2018an ezarri zenetik, Lizarrako erabiltzaileak zerbitzu horretara bideratzen dira, eta hori baino lehen Iruñean gaitutako bi zentroetako batera joatera behartuta zeuden (laugarrena Tuteran dago).


Ildo horretan, arazoak bere horretan dirauela azpimarratzen da, batez ere egoera ahulenean dauden pertsonentzat, zerbitzu hori beste herri batean kokatzeak egoera are gehiago zailtzen baitu. Horregatik, Lizarran elkargune bat jartzea eskatzen da, "adingabeen garapen psikiko, afektibo eta emozional hobea" lortzen laguntzeko, "gurasoek bisita-erregimena izateko duten eskubidea" ahaztu gabe.


Horregatik, Tafallara joateak pertsona batzuk "ezintasun fisiko edo ekonomikoagatik zerbitzua alde batera uztera behartu ez ditzan, horrek dakarren kaltearekin", Lizarrako eremurako elkargune espezifiko bat eskatzen da.


Arantza Biurrun (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Marta Álvarez, Maribel García Malo, Jorge Esparza, Carlos Pérez Nievas, Elena Llorente, Ángel Ansa (G.P. Navarra Suma), Nuria Medina (G.P. PSN), Isabel Aramburu, Blanca Regúlez (G.P. Geroa Bai), Arantxa Izurdiaga, Laura Aznal (G.P. EH Bildu) y Mikel Buil (Podemos- Ahal Dugu).

 

* IEk batzordean ez du parte hartu.

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (60. NPAO, 2021-05-11koa)