Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturarteko bizikidetzarako teknikarien sarea (TECIR) indartu dezan

Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko azaroaren 16an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturarteko bizikidetzarako eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko teknikarien sarea (TECIR) indartu eta handitu dezan, egiazko inklusioa eta kultura aniztasunak berezko duen aberastasunaren aprobetxamendu integrala sustatzeko.

 

2.- Nafarroako Gobernua eta gure erkidegoko toki entitateak premiatzen dira harrera-tresna eta -baliabideak indartu ditzaten eta horietan sakondu dezaten, halako moduz non Nafarroako edozein herritako bizilagun berri orok senti dezan komunitate hurbilenaren ongi etorria, ezagutu ahal ditzan dauden baliabideak eta komunitate horretako berezko dinamikak eta horietan egiazko berdintasunean parte hartu ahal dezan. Horretarako, ezinbestekoa da, besteak beste, Nafarroako Gobernua eta toki-entitateak lankidetzan aritzea erroldan sartzea erraztuko duten irizpide bateratuak ezartzeko.

 

3.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio diskurtso arrazista eta xenofoboei eta jaioterria, kultura, arrazializazio edo erlijioagatiko diskriminazio orori aurre egin diezaien, pertsonen eskubideen aurkako erasoa direlako eta arriskuan jartzen dutelako Nafarroan bizi diren pertsonen arteko bizikidetza baketsua, bai eta harrerako lurralde garen aldetik dugun ondare etikoa ere.

 

4.- Nafarroako Gobernua eta gure erkidegoko toki-entitateak premiatzen dira harrera-gizartearekin lan egin dezaten estereotipoak eta aurreiritziak ekiditeko, migratzaileen kultur errealitatea ezagutaraziz.

 

Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. puntua UPNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da. 

 

2. puntuaren alde bozkatu dute PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek. UPN abstenitu egin da eta PPN eta Voxek aurkako botoa eman dute.

 

3. puntua UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.