Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Otsailak 21

Nafarroako Gobernua premiatzen da irizpide geografikoa ken dezan jaioberrien eta haurren ospitalearteko lekualdaketetarako

Osasun Batzordeak onetsi du. 2023ko otsailaren 21ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan irizpide geografikoa kentzera jaioberrien eta haurren ospitalearteko lekualdaketetarako, ekitatea bermatuz, irizpide klinikoetan oinarrituta.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio haurren eta jaioberrien lekualdaketarako protokoloak modu etengabean aldatzera, eta protokolo horien emaitzak ebaluatzera, ahalik eta kalitate eta eraginkortasun handienak bermatuko dituzten baliabideak, esku-hartzeak eta antolaketa-ereduak finkatzeko.

 

3.- S Nafarroako Gobernua premiatzen da azter dezan zer aukera dauden haurren eta jaioberrien ospitalearteko garraio espezializatuko unitate bat sortzeko.

 

Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Aho batez onetsi da. 

 

*Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak ez dute bilkuran parte hartu.