Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Azaroak 24

Nafarroako Gobernua premiatzen da hausnar dezan Lizarrako Ospitalean hemodialisi-unitate bat paratzeari buruz

Osasun Batzordeak onetsi du. 2023ko azaroaren 24an

Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan Lizarrako García Orcoyen Ospitalean Hemodialisi Unitate bat eraikitzearen kostuari eta eraginkortasunari buruz, eta horni dezan Lizarrako Osasun Barrutiko hemodialisi-paziente guztiei arreta emateko behar diren materialez eta giza baliabideez.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.