Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Azaroak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da erraztu dezan Nafarroako museoak Kultura eta Kiroleko Ministerioaren “Museoak sarean. Bidaiatu eta ezagutu” programari atxikitzea

Kultura eta Kiroleko Batzordean onetsia. 2022ko azaroaren 18an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ekintza egokiak egin ditzan Nafarroako museoek, titulartasun publiko zein pribatukoek, aukera izan dezaten 'Museoak sarean. Bidaiatu eta ezagutu’ programari atxikitzeko, programaren erreferentziazko kultura-zentroen sarea handitu eta gure komunitatean turismo kulturala bultzatzeko, baita Nafarroako Foru Komunitateko herritarren kultura-mugikortasuna errazteko ere.

 

2.- Foru Exekutiboa premiatzen dua programa hori balioan jarri eta susta dezan, bai eta kultura ere, jatorriko hirian ibilbidea hasten denetik, Foru Komunitateko hirietako turismo-bulegoen eta Nafarroako Gobernuak kultura sustatzeko dituen komunikazio-bide guztien bidez.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio turismo kulturala bultza dezan, isuriez bezainbatean gutxien kutsatzen duten garraiobideen erabileraren bidez, kasu honetan, trenaren bidez.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Navarra Sumaren aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta PSN eta EH Bilduren aurkako botoekin onetsi da (Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak ez dute bilkuran parte hartu).