Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Ekainak 19

Nafarroako Gobernua premiatzen da Enpresetarako Nafarroako eredu inklusibo eta parte-hartzaile bat sustatzeko jarduketa plana egin dezan

Garapen zientifiko-teknikoa eta globalizazio ekonomikoa dela eta, egungo egoera lehiakorrera moldatzeko formula hoberena lankidetzan oinarritutakoa da

Garapen Ekonomikorako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “jarduketa plan bat egin dezan nafar enpresen eredu inklusibo eta parte-hartzaile bat sustatzeko, legegintzaldi honetan eta hurrengoetan gara dadin.

 

“Nafarroan sustraitzea eta jarraitzea sendotzeko eta enpresen oinordetza-arazoak konpondu ahal izatea laguntzeko”, planak, besteak beste, honako politika hauek jasoko ditu:

 

Garatu beharreko politiken artean dago “eredu inklusibo eta parte-hartzaile batek berezkoak dituen kudeaketa-sistema parte-hartzaileak zabaldu eta ezar daitezen laguntzea, horri gehituz Nafarroako enpresetan barne-komunikazioko politiketako jardunbiderik onenen definizioa eta ezarpena, helburuen definizioa, adierazleen hautaketa... zeinak funtsezkotzat jotzen baitira proposatutako aldaketarako”.

 

Era berean, proposatzen da “langileek enpresaren emaitzetan parte hartzeko sistemen ezarpena bultzatzea orobat, Nafarroan nahiz Europan arrakastarik handiena izan duten formulak identifikatzen lagunduz”.

 

Aurreikusten da “langileei enpresaren kapitalean sar daitezen erraztea, langile bakoitzak egindako ekarpenarekiko laguntza proportzional bat emanez, ezarri beharreko gehieneko batekin”.

 

Halaber, “jabetzan parte hartzea sustatzen laguntzen duten politika fiskalei dagokienez nazioartean baliatzen diren praktikarik onenak identifikatzea”.

 

Horrez gain, proposatzen da “formula juridiko egokiak eta, kasua bada, lege bat taxutzeko aukera aztertzea, egungo araudia perfekzionatzeko edo/eta botere-banaketaren eta emaitzen errekerimenduei hobeki egokitutako lege-tresna bereki bat diseinatzeko, inplikatutako langileek ezartzen dituzten berariazko irizpideen arabera”.

 

Gainera, pentsatzen da “Partaidetzako Enpresen Erregistro bat sortzea, enpresen sustapenean ezartzen diren neurriei segurtasun juridikoa ematen laguntzen ahalko duena. Erregistroan izena eman ahalko dute kapitaleko parte-hartzearen portzentajea ezarritako gutxieneko minimotik goitikoa daukatenak eta, aldi berean, ezartzen ahal diren bestelako baldintza gehigarri batzuk betetzen dituztenak”.

 

Proposatu da “eredu inklusibo eta parte-hartzailearen ezarpena ebaluatzeko eredu bat prestatzen laguntzea, enpresei izandako aurrerabideak identifikatzen lagunduko dien check list batekin”.

 

Aurreikusten da, baita ere, “enpresaburuei eta langileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainetan laguntzea, proposatutako eredu inklusibo eta parte-hartzailea sustatzeko”.

 

Gainera, “eredua ezartzerakoan nabarmentzen diren enpresei prestigioa ematea, hori dela-eta sariren edo aitortzaren bat antolatuta”.

 

Bestalde, proposatzen da “enpresa-kudeaketari, estrategiari eta abarrei buruzko prestakuntza-jarduerak garatzea, Enpresa Batzordeetako kideei, ordezkari sindikalei, sindikatuetako liberatuei... zuzenduak, bai pertsona horientzat bereziki, bai inplikatutako enpresetako zuzendaritza-kideekin batera”.

 

Era berean, proposatzen da “ereduaren zabalkundea egiteko eta adierazitako ekintza-planak betetzeko beharrezkoak diren baliabideak aurreikustea aurrekontuetan”.

 

Azkenik, atea zabalik uzten da “ereduaren aplikaziotik hel daitezkeen beste politika batzuk” ezartzeko.

 

Zioen azalpenean, UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek aurkeztutako ebazpenak pasa den otsailaren 7an Asociación de Amigos del Padre Arizmendiarrieta Elkartearekin ospatutako lan bilkura aipatzen du, bertan enpresen eredu parte-hartzaile eta inklusibo baten beharra planteatu baitzen, garapen zientifiko-teknikoa eta globalizazio ekonomikoa dela eta, egungo egoera lehiakorrera moldatzeko formula hoberen gisa.

 

Hala, enpresen barruan botere harremanak birplanteatzeko eta aberastasunaren banaketarako apustua egiten da, talde lanean oinarritutako filosofía bat gailenduz. Ohartarazten da, hala ere, aldaketa “egonkortasun eta soldata baldintzetan” ez dela behar adinekoa izango.

 

Zentzu horretan, Administrazio Publikoari “funtsezko papera ematen zaio berrikuntza, garapena eta enpresen jasangarritasuna estimulatzeko, hauen arazoak langileen parte-hartzearekin konponduko baitira”, sustatzailearen