Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Otsailak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen da berdintasun-teknikarien sarearen egoera hobetzeko proposamen bat egin dezan

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak onetsi du. 2023ko otsailaren 14an

1.- Nafarroako Berdintasunerako Institutua premiatzen da ahalik eta lasterren berdintasun-teknikarien sarearen egoera hobetzeko proposamen bat egin dezan, baita figura horren hedapen progresiboa egitekoa ere, modu batean edo bestean sarea Nafarroako Foru Komunitate osoan bermatuta egon dadin.

 

2.- NABIri eskatzen zaio planifikazio bat egin dezan, arian-arian lanpostu horien epe luzerako egonkortasuna berma dadin.

 

3.- Nafarroako Berdintasunerako Institutua premiatzen da koordinazio-esparru finkoa sortu dezan, legeak ezartzen dituen edukiak lantzeko eta horiek toki entitateetan eta mankomunitateetan gauzatu ahal izateko.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du albait lasterren onets dezan Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa eta Nafarroako toki entitateak koordinatzeko batzordea sortzeko foru dekretua.

 

5.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Foru Administrazioak eta toki entitateek estrategia bat adostu dezaten batzorde horretan, berdintasuneko agentearen figura sendotu eta zabaldu dezaten udal edo mankomunitate guztietan, bertan erabakitzeko administrazio bakoitzaren lankidetza-esparrua –hala ekonomikoa nola laguntza teknikoari dagokiona–, bai eta egonkortasuna ere.

 

EH Bildu Nafarroak aurkeztu du. 

 

1. eta 2. puntuak Navarra Sumaren (5 boto), Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSNren, Podemos-Ahal Duguren eta Navarra Sumaren (boto bat) abstentzioekin onetsi dira. 

 

3. puntuaren alde bozkatu dute Geroa Bai eta EH Bilduk, eta Navarra Suma, PSN eta Podemos-Ahal Duguk abstentzioa

 

4. eta 5. puntuen alde bozkatu dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk eta Navarra Sumak abstentzioa.