Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Maiatzak 3

Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren neurriak betearaz ditzan Ikusmen Osasunari eta Itsutasunaren Prebentzioari buruzko Plan Integral bat garatu eta abiarazte aldera

Osasun Batzordean onetsi da. 2022ko maiatzaren 3an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren neurriak betearaz ditzan, gainerako administrazio publikoekin eta gizarte zibilarekin koordinatuta, Ikusmen Osasunari eta Itsutasunaren Prebentzioari buruzko Plan Integral bat garatu eta abiarazte aldera, lau estrategiatan oinarrituta: prebentzioa eta arreta goiztiarra, ikerkuntza, jasangarritasun ekonomikoa eta zilegitasun soziala.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio plana abian jar dezan lehentasuna emanez prebentzioari eta arreta goiztiarrari, besteak beste Oinarrizko Osasun Laguntzan eta soziosanitarioan prestakuntzaren eta koordinazioaren bidez espezialitateekiko, eta profesionalendako dotazio eta gaitasun hobearekin, baita diagnostikorako baliabide modernizatuak eta nahikoak ere erabilita. Prebentziorako eta arazoa mugatzeko beharrezkoa da inbertitzea laguntzan edo prestazioetan kostu sozial eta ekonomikoak ekidite aldera eta hobetzea pertsonen autonomia eta bizi-kalitatean.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da jarrai dezan estrategiak garatzen osasunaren promozioaren eta kronikotasunari zein diabetesari heltzeko prebentzioaren alde, eta halaber muga eraginkorrak jartzeko ekidin daitekeen itsutasunari, jadanik saihesgarritzat jotzen diren begi-patologien ezagutzaren eta prebentzioaren bidez.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ahaleginak berrindar ditzan ikerketa zientifikoan eta medikoan eta estrategia bat abian jar dezan, kontuan hartuko dituena azterlan epidemiologikoak, intzidentzia eta prebalentziakoak, ebaluazio ekonomikokoak, gaixotasunaren zama sozialaren analisi kuanti-kualitatiboak, pazienteek bizi-kalitatearekin eta autonomia pertsonal eta lanekoarekin dituzten urteak barne, eta finantzaketa ikerkuntza oinarrizkoaren eta traslazionalaren lerroetan, aplikazio klinikora bideratuak.

 

5.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio estrategia bat presta dezan, jasangarritasun ekonomikorakoa, berrikuntza diagnostiko eta terapeutikorako sarbidea barne, eta mekanismo modulatzaileak identifikatzekoa, big data zein teknika genomikoak erabiliz tratamenduak pertsonalizatzeko helburuarekin. Horretako beharrezkoa da ere giza baliabideak egokitzea laguntza-eskarira.

 

6.-  Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio antolamendu eredu bat hobetu eta integra ditzan ikusmen errehabilitazioko terapiak (oftalmologia eta optometria dira errehabilitaziorik ez duten espezialitate mediko bakarrak), optometriako zerbitzu publikoen sendotzearen bitartez. Edo telemedikuntza giltzarri gisa, eta plan bat ere koordinatze aldera Oinarrizko Osasun Laguntza eta eremu soziosanitario ed ospitaleko batzuk, espezialitate eta ezagutza profesional desberdinak dituztenak (familiako medikuntza, oftalmologia, erizaintza, psikologia, gizarte-lana, laguntza-zentroak...).

 

7.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du mapa bat presta dezan sortzetiko eta lehen haurtzaroan hartutako ikusmen-gaixotasunen mapa bat presta dezan.

 

8.- Nafarroako Gobernua premiatzen da arreta berezia eman diezaien begi-gaixotasun arraroei, haien prebalentzia txikia dela-eta are babes txikiagoa dutelako.

 

9.- Nafarroako Gobernua premiatzen du lan egin dezan Oinarrizko Osasun Laguntzan, ospitale laguntzan eta gizarte eta komunitate eragileen artean zirkuitu egokituak diseinatzeko.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Aho batez onetsi da.