Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Irailak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da administrazio-eginbideak azkartu ditzan Estellerriko azpiestazioa eta linea elektrikoa ezartzeko

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko irailaren 16an

Nafarroako Gobernua premiatzen da ukitutako departamentuek egin daitezkeen eta beharrezkoak diren zuzemen guztiak egin ditzaten, Estellerriko Merindadean hain beharrezkoak diren eta hainbestetan eskatu diren azpiegitura elektrikoak ezartzearren REEk planifikatutako lanak albait lasterren egitera bideratutako administrazio-izapideak nahiz txosten eta diligentzien epeak azkartzeko eta murrizteko.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumaren, PSNren eta Geroa Bairen aldeko botoekin eta EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren abstentzioarekin onetsia.