Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoak 1

Nafarroako Gobernua eta Sustapen Ministerioa premiatzen dira N-121 errepidearen Erriberako tartean trafiko pisutsuaren areagotzea zuzen dezaten

Kaltetutako udalerriekin adostutako neurriak hartzea eskatzen da, zonaldeko ekintza ekonomikoa kaltetua atera ez dadin

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onartu du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua eta Sustapen Ministerioa premiatzen dira “urgentziaz eta ahal bezain azkar abian jar ditzaten N-121-C errepidearen Nafarroako Erriberako tartean sortutako egoera minimizatzen lagunduko duten neurri eta jarduketa zuzentzaileak, N-232 errepidearen Errioxako tartean ibilgailuei pasatzea debekatu izanaren ondorioz”.

 

Era berean, ebazpen dio “konponbide horiek ukitutako udalekin planteatu eta adostu beharko direla, eta ez dietela kalterik egin beharko eremu horretako jarduera ekonomikoari eta enpresa-jarduerari”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak aurkeztutako mozioak A-68 errepidean ezarritako bidesari-politiken ondorioak konpontzera premiatzen ditu, Errioxako eta Aragoiko gobernuek eta Sustapen Ministerioak egindako akordioen ondorioz, iza ere, “Tuterako Ospitalearen inguruan, ETI Ikastetxe Integratu Politeknikoaren nahiz Valle del Ebro Bigarren Hezkuntzako Institutuaren inguruan trafiko pisutsua areagotu baita”.

 

Zentzu horretan, “2002 eta 2008 artean 63 milioiko inbertsioa egin behar izan zela N-232 errepidean Tuteratik pasatzean egin beharreko hedatzean, aipatzen da Nafarroak orain ez dituela zertan jasan hedatze hori Errioxa eta Aragoiko zatietan egin ez izanaren ondorioak”.

 

Nafarroako Gobernuari egozten zaio udalerri nafarrei eman beharreko informazioa eman ez izana, eta premiatzen da “Sustapen Ministerioari sortutako egoera zuzentzeko edo leuntzeko neurriak proposa diezazkion”.

 

www.parlamentodenavarra.es

  • Mozioaren argitalpena (NPAO, 23.zk, 2018-02-23koa)