Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Urriak 14

Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua premiatzen dira kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzailearen arloko zenbait osasun jarduera arautu ditzan

Osasun Batzordeak onetsi du. 2022ko urriaren 14an

1.- Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen dira irizpide komunak presta ditzaten araudia kontrolatzearen eta betetzearen inguruan, autonomia-erkidegoekin batera eta Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan, U.47 Kirurgia Estetikoa laguntza-unitatearen baimena duten osasun zentroentzat.

 

2.- Bi exekutiboei eskatzen zaie pazienteei informazioa helaraz diezaieten, Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko espezialistei eta medikuntzako beste espezialistei haien espezialitatearen prestakuntza-programa ofizialeko gaitasunen arabera dagozkien gaitasun eta teknikei buruzkoa.

 

3.- Eskatzen da aldatzea urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretua, Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeari buruzko oinarri orokorrak ezartzen dituena, intrusismoa ekidite aldera eta bermatze aldera osasungintzako jarduera guztiak titulazio ofizialki aitortua duten profesionalek eginak direla.

 

4.- Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira gure ordenamendu juridikoan jasota dagoen mediku espezialistaren tituluaren edukitza nahitaezkotzat ezar dezaten medikuntzako espezialitate guztietako lanbide-jardunerako eta horietako bakoitzari dagozkion eginkizunak betetzeko.

 

5.- Deia luzatzen da borroka egin dezaten medikuntzako lanbideetako espezialitate desberdinetan eragiten duen edonolako intrusismo edo sasizientziaren aurka, eta Sasiterapien Plan Nazionala garatzea.

 

6.- Eskatzen da zain dadila Gaixoaren autonomia eta informazio nahiz agiri klinikoen alorreko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legea osorik betetzen dela.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Aho batez onetsi da (I-Ek ez du bilkuran parte hartu).