Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Urriak 26

Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira bularreko minbizi metastasikoaren arreta hobetu dezaten

Osasun Batzordeak onetsi du. 2022ko urriaren 26an

1.- Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen dira Bularreko minbiziaren aurkako botika edo tratamendu berrien onespena arindu dezaten, epeak laburtuz eta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetakoekin parekatuz.

 

2.- Exekutiboei eskatzen zaie Osasun Sistema Nazionalak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak botika berritzaileak finantzatu ditzaten, kostua-efikazia erlazioa baloratuz, eta erabilera errukiorra kontuan hartuta, gaixoari beste bide batzuetatik lortu ezin diren abantailak dakarzkiotenean.

 

3.- Eskatzen da diagnostiko goiztiarra hobetu dezaten, biomarkagailuen, genetikaren eta bularreko minbizi metastasikoaren biopsia likidoaren bidez.

 

4.- Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira bularreko minbizi metastasikoarekin lotutako entsegu klinikoak eta ikerketa sustatu ditzaten. Gaixoei entsegu horietan parte hartzeko aukera eman diezaieten, edozein lekutan bizi direla ere, horrek ikerketari ekarpen garrantzitsua egiten ahal dionean.

 

5.- Deia luzatzen da nazio mailan zein Nafarroako Foru Komunitatean bularreko minbizi metastasikoari buruzko erregistroak egin ditzaten.

 

6.- Eskatzen da zerbitzuen arteko diziplinarteko koordinazioa sustatu dezaten, Nafarroako Osasun Zerbitzuan bularreko minbizi metastasikoa lantzeko eta tratatzeko jardueran.

 

7.- Exijitzen da kasuen kudeaketarako erizaintza ezar dezaten Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Onkologia Medikoaren Zerbitzuan, bularreko minbizi metastasikoa duten gaixoen arreta koordinatzeko.

 

8.- Nafarroako Gobernua premiatzen da bularreko minbizi metastasikoa duten gaixoentzako txertatze protokolo espezifiko bat landu dezaten Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

 

9.- Eskatzen da bularreko minbizi metastasikoa duten gaixoen osasun laguntza gizatiarragoa egin dezaten, gaixo horiei behar bezala laguntzeko eta harrera egokia egiteko.

 

Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Aho batez onetsi da (Podemos-Ahal Duguk ez du bilkuran parte hartu).