Noiz argitaratua Asteazkena, 2015.eko Urriak 14

Nabarralde Parlamentuko lehendakariarekin bildu da lehenengo aldiz

Nafarroan elkartasuna eta herriaren kultur aberastasuna sustatzeko xedea duten hainbat kolaborazio proposamen egin dituzte

Ainhoa Aznarez Igarza Nabarraldeko ordezkariekin bildu da gaur goizean. Nabarralde ikerketarako, topagunerako, ezagutzarako eta dibulgaziorako proiektu bat da, eta azaldu dutenez, haren xede nagusia “kultura, historia eta talde egiten gaituen oro ahalik eta gehien hedatzea” da.


Tasio Agerre, Angel Rekalde eta Angel Armendariz kultur entitatearen izenean Parlamentuko lehendakariarekin bildu dira eta eskerrak eman dizkiote “eman den aldaketaren seinale den normalizazioagatik”. Espero dute normalizazio hori “herritarren eskubideetara iritsiko dela haren sektore guztietan aplikatu dadin, hizkuntza, kultura, nortasuna edo alderdiagatik baztertu gabe”. Ildo horretan, Nabarralderen ordezkariek normaltasun horren barruan “ikasketa elkarte baten gisa har dadin, haren argitalpenekin, eta Parlamentua guztion Nafarroako etxe den honetan harrera egin dakion” eskatu dute.


Era berean, bileran Angel Rekaldek kolektiboa alderdi instituzionaletik aitortu dadin eskatu du, “gustatuko litzaiguke Parlamentuarekin elkar ulertze, hurbiltasun, kolaborazio eta truke lotura mantentzea”. Parlamentuko lehendakariak proposamena onartu du eta Parlamentu Irekia herritar orori zabalik dagoen proposamena dela oroitarazi die.