Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Apirilak 11

Minutu bateko isilunearekin hasi da Osoko Bilkura, genero indarkeriaren azkeneko biktimen omenez

9 dira 2024 urtean beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 7 dira indarkeria bikarioagatik hil diren adingabeak

Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren eta indarkeria bikarioaren azken biktimak oroitu dituzte modu honetan. Bartzelonako probintzian apirilaren 9an eraildako 43 urteko emakumea eta 8 urteko bi haur izan dira azkenak.

 

9 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024 urtean eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.249.

 

Espainian genero-indarkeriaren ondorioz hildako adingabeak 7 dira 2024an, eta 57 2013tik.