Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Martxoak 11

Minutu bateko isilunea Nafarroako Parlamentuan genero-indarkeriaren azken biktimen eta lan-istripuan hildako langilearen omenez

Lehendakariak Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die senideei

Minutu bateko isilunearekin hasi da gaur Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura, martxoaren 8an Madrilen indarkeria matxistagatik eraildako 47 urteko emakumea eta bere 11 urteko alaba oroitzeko, baita astelehen gauean Irunberrin lan-istripuan zendutako langilea oroitzeko.

 

Azken biktima honekin bost dira aurten indarkeria matxista dela eta eraildako emakumeak eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.083. 2021 urtean genero indarkeriagatik eraildako lehenengo adin txikikoa da 11 urteko haurra, eta 2013 urtetik 38.a da.

 

Irunberriko Nordex-Acciona enpresan jazotako lan-istripuan A.M.M. zendu zen, Reinosako (Kantabria) 40 urteko bizilaguna. 2020 urtean 11 pertsona hil ziren Nafarroan lan-istripuan.