Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 25

Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko Foru Legearen aurkezpena gaur 12:30etan Parlamentuan

Ainhoa Aznarez Igarzak, Parlamentuko Lehendakariak irekiko du ekitaldia

Astelehen honetan, hilak 25, Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko Foru Legearen  aurkezpen ekitaldia egingo da Nafarroako Parlamentuan (12:30, Atarian), eta Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Kontseilariak, Isabel Elizaldek parte hartuko dute.

 

Pasa den ekainaren 7an onetsitako Legearen funtsezko edukia ezagutaraztea da helburua, eta horretarako parte hartzaile desberdinak egongo dira: Tania Bernaldi de Quirós eta Óscar Rubiok laburpen tekniko bat egingo dute, Ferrán Tarradellasek ere parte hartuko du, Europar Batasuneko Bartzelonako ordezkaritzako Zuzendariak, eta Eva García Balaguerrek, Departamentuko Zuzendari Nagusiak ekitaldia itxiko du.

 

Toom Pak taldeak musikaz alaituko du ekitaldia, musikari eta perkusionista taldeak objektuak berrerabiltzen ditu hauekin musika tresnak egiteko, botilak, bidoiak, tutuak eta horrelakoekin.

 

Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko legea aurrerapen garrantzitsu bat da hondakinen murrizketa eta prebentzioari dagokionez. Ezartzen dituen neurriek, bai fiskalitateari dagokionez baita euren trataerari dagokionez, datorren bi urtetan Foru Erkidegoan hondakinen prebentzio eta kudeaketa politika ezartzen dute, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planak ezartzen duen bezala.