Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Martxoak 20

Hezkuntza Departamentua premiatzen baita aparteko neurriak har ditzan, bitarteko irakasleek irakasle-klaustroaren % 40 baino gehiago egiten duten ikastetxeetako plantillei egonkortasuna emateko

Ikasturte bakoitzerako hasiera batez ezartzen diren baliabideak eta plantillak handitu daitezen eskatzen da, aparteko eskolatze-aldian eta ikasturtean zehar eskolatzen diren ikasleak aintzat hartuta

Hezkuntza Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “aparteko neurriak ezar ditzan, bitarteko irakasleek irakasle-klaustroaren % 40 baino gehiago egiten duten ikastetxeetako plantillei egonkortasuna emateko, eta hori ez da eragozpen izanen ikastetxeetan irakasle-plantillak egonkortzeko egiazko tresna gisa egin daitezen egin beharko lan-eskaintza publiko guztiak”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu batean Foru Exekutiboa premiatzen du “ikastetxe ez-unibertsitarioetan ikasturte bakoitzerako hasiera batez ezartzen diren baliabideak eta plantillak handitu ditzan, aparteko eskolatze-aldian eta ikasturtean zehar eskolatzen diren ikasleak aintzat hartuta.”

 

Zioen azalpenean, EH Bilduk sustatutako mozioak Hezkuntza Batzordeak Errotxapeako Ikastetxe Publikora eginiko bisita aipatu du, eta zentzu horretan, “ikastetxearen egoera zailei aurre egiteko laguntza osagarriak” eskatzen dira, izan ere, “ikasleen %91,32 egoera sozioekonomiko ahulean daude” (etorkinak eta gutxiengo kulturaletakoak) eta ikasturtea hasi denetik egindako matrikulen auziaren pisua (otsailera arte 44 izan dira). “Irakasle-plantilla oso ezegonkorra da eta gainera, ikasle askok ez dakite gaztelaniaz eta gabezia sozioekonomiko eta kultural handiak dituzte”; beraz, ikastetxearen egoera oso zaila da.

 

Nuria Medina (PSN) lehendakari izan duen saiora bertaratu diren parlamentarioak izan dira Alberto Catalán, Luis Zarraluqui, Maribel García Malo, Iñaki Iriarte (UPN), Isabel Aranburu, Consuelo Satrustegi, Rafa Eraso (Geroa Bai), Miren Aranoa, Esther Korres (EH Bildu), Laura Pérez, Fanny Carrillo Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).