Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Otsailak 20

Hezkuntza Batzordea Tuterako Torre Monreal Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoan egon da bisitan

Ikastetxea pozik dago handitzeko erreforma proiektuarekin, baina baliabide gehiago eskatzen du, bat-bateko matrikulazio kopuruak premiatzen baitu

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak gaur, UPN talde parlamentarioak eskatuta, Torre Monreal hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoa bisitatu du, egun 3 eta 21 urte bitarteko 60 ikasle dituen zentroa, eta ikasleei euren gaitasunak ahalik eta gehien garatzera bideratutako arreta eskaintzen zaie.

 

Bertaratu diren hezkuntza batzordeko kideak Alberto Catalán, Luis Casado (UPN), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Esther Korres (EH Bildu), Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno (PSN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) izan dira.

 

Parlamentuko ordezkaritzari José Luis Gamenek, Abel Zardoyak eta Berta Gomezek egin die harrera, ikastetxeko zuzendariak, ikasketa buruak eta idazkariak, hurrenez hurren.

 

Bisitaren helburua, Alberto Catalanek azaldutakoaren arabera, “ikasle berrien etorrerarekin ikastetxearen egoera ezagutzea izan da, baita jolastokiko aterpe baten beharrari buruzko informazioa jasotzea ere”.

 

Jarraian, Abel Zardoyak gehiegizko matrikulazioak sortutako estruktura arazoak izan dira, izan ere, “giza baliabideak hobetzearekin batera ez doazenean sortzen baitira arazoak. Kasu honetan bost ikasle izan dira, eskola unitate baten baliokidea, eta pedagogía terapeutikoan espezializatutako irakaslearen 4 saio besterik ez dizkigute eman, ikus-entzunemeko bat ere ez eta zaintzaileen 20. Argi dago ez dela nahikoa”, adierazi du.

 

José Luis Gamenek desgaitasunetik at jarrera arazoak dituzten ikasleei buruz hitz egin du, eta “jokabide protokolo baten premia azaldu du, segurtasun arrazoiak direla eta zenbait egoeratan nola jokatu jakiteko”.

 

Bertaz Gomezek bestalde, zehaztu du “profil hori ikasle bakar bati dagokiola, baina nahikoa dela eskola honetako bizitza markatzeko, izan ere, berandu iritsi den ikasle bat baita, gomendatzen ez den bezala. Departamentua ez da egoerak eskatzen duen mailan egon. Buruko Osasuneko esparruan sar dadin saiatu gara, Hezkuntzaren menpe egon ez dadin”.

 

Aniztasunari erantzuteko Planaren ahulezien” artean, Gamenek ikaslegoaren ratioak eguneratzeko beharra azpimarratu du, “90. hamarkadako berak baitira. Beharrak, proiektuak eta ikastetxe bakoitzaren antolaketa ezagutzea ezinbestekoa da”.

 

Ikastetxea handitzeko erreformari dagokionez, Torre Monrealeko zuzendariak poza adierazi du, “nahiko ongi doa, hasiera batean planteatu zena baino hobe. Oinarrizko egoerei irtenbidea bilatu zaie. Bihar etorriko da arkitektoa, irailerako bukatzea da gure helburua”.

 

José Luis Gamenek kanpoko jolastokiari buruzhitz egin du “txikia eta aterperik gabekoa”, eta adierazi du duela 7 urte Tuterako Udalak ikastetxe ondoan dagoen 1570 metro karratuko lurzorua utzi ziela gabezia hau konpontzeko. “Ikastetxea handituko dugu lurzoru hori erabiliz. 1500 metro irabaziko ditu jolastokiak eta hiru espazio berri sortuko dira, bi gela eta aisialdirako areto bat. Gainera, aterpea aldatuko da, igerilekua konpondu eta instalazio batzuk berritu”.

 

Lanak, zuzendariak esan duenaren arabera, 629.000 eurotan baloratuta daude, eta horietatik 95.000 Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroari dagozkio (NHBBZ).

 

Jarraian, Parlamentarioek ikastetxetik zehar ibilbide bat egin dute, zuzendaritza taldeko kideek lagunduta eta Apymako ordezkariekin batera, eta irakasleek urritasuna duten ikasleekin egiten duten lana ikusteko aukera izan dute.

 

Torre Monreal Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoak 60 ikasle ditu, 3 eta 21 urte bitartekoak eta hezkuntza behar bereziak dituztenak, adimen urritasuna, autismoa, etab. Autonomia lortzeko hezkuntza pertsonalizatua da euren helburua, oinarrizko gaitasunak lortzea eta bizitzarako prestatzea, hori guztia gehienez 5 ikasleko geletan, 26 irakasle, 20 zaintzaile, erizain bat, 2 fisioterapeuta eta beste 2 langile ez dozenterekin.

 

21 urte betetzen dituztenean, ikasleak Eguneko Zentrora pasatzen dira edo Enplegu Zentro Berezietan lan egitera.