Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Otsailak 21

Hezkuntza Batzordea Arrotxapea Ikastetxe Publikoan egon da bisitan

Ikastetxeak bazterketa sozialak eskolako esperientzian duen eragina azpimarratu du, eta desberdintasun sozialari aurre egiteko konpentsazio neurriak eskatu ditu

Hezkuntza Batzordea gaur, EH Bilduk eskatuta, Arrotxapea Ikastetxe Publikoan egon da, 2010ean sortutako ikastetxea eta egun 380 ikasle dituena (G, A, G-PAI eta A-PAI) eta horien %74,47 etorkin jatorriduna, %16,84 gutxieneko etnietakoa eta %71,58 bazterketa sozio-ekonomiko prekariokoa.

 

Bertaratu diren parlamentarioak Iñaki Iriarte, Ana San Martín (UPN), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Esther Korres (EH Bildu), Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu), María Chivite (PSN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) izan dira.

 

Bisitaren helburua, Esther Korresek esandakoaren atabera, « instalazioak in situ eta ikastetxeko proiektu pedagogikoa ezagutzea» izan da.

 

Legebiltzarreko ordezkaritzari harrera egin diete Camino Mendíak, zuzendariak, Laia Pratek, Ikasketa Buruak, Conchi Ruiz idazkariak eta Ana Loitegui ikuskatzaileak.

 

Jarraian, Laia Pratek ikastetxearen egoeraren diagnostikoa azaldu du eta ikaslego « anitzaren » zehaztasunak azaldu ditu, egoera sozio-ekonomiko « oso prekarioan» aurkitzen baitira.

 

Ikasketa buruak ikastetxearen funtzio « inklusiboa » azpimarratu du, aukera berdintasuna bilatzen baitute, baina funtzio hori, « haurren bazterketa sozialarekin eta baliabide eskasiarekin » kontrajarri du. Horrek guztiak eragina du, izan ere, « emaitza akademikoak Nafarroako batez bestekoarengandik oso urruti daude. Alde emozionalak ez die uzten akademikoki aurrera egiten ».

 

Laia Pratek azken momentuko eta bat bateko matrikulazioak eta irakaslegoaren interinitateak sortzen ditun eraginez hitz egin du. Pratek esan du « bat bateko 44 matrikula izan dituztela, azken biak aste honetan », eta honekin esa nahi du « hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak diren arren », Departamentuak ez dueladozente gehiago ezarri. « Gutxi balitz, lau edo bost ikasle ekarri dituzte jarrera arrazoiengatik euren ikastetxeetatik atera direnak, hemen arazorik ez bagenu bezala. Gatazka asko daude, ikaslegoak ez daki oro har emozioak kudeatzen ».

 

Camino Mendiak Piriniotan ezartzen diren antzeko neurriak eskatu ditu (ordezteko zailak diren plazak izateagatik hiru urteko ziurtasuna), « denboraren behin-behinekotasunarekin amaitzeko » horrelako ikastetxeetan, izan ere, interinoek baita plaza egonkorra dutenek ere alde egin nahi izaten dute. « Guretzat arazoa ez dago ikasleengan, baizik eta baliabide urritasunean ».

 

Bozeramaileek zuzendaritza taldearen eskaerak kontuan hartuko dituztela eta Departamentuari igorriko dizkiotela adierazi dute, ahal den neurrian arazo hauei aurre egiteko.

 

Esther Korresek (EH Bildu) adierazi du « auzoko errealitate sozio-kulturalaren islada den ikastetxe bat dela, eta Hezkuntzatik beharrei dagokien erantzuna ematea ezinbestekoa dela. Ezin da izan bat bateko matrikulak desegonkortze arrazoi izan daitezen, eta irakasleen jarraikortasuna ere garrantzitsua da. Zentzu horretan, Pirinioetan ezarritako diskriminazio positiboa interesgarria izan daiteke kasu hauetan ».

 

Iñaki Iriartek (UPN) eskerrak eman ditu ikastetxeak burutzen duen lan pedagogikoa dela eta, baita ikaslegoarekin egindako lana ere. « Kezkatzen nau eskola ghetoak sortu daitezkela jakiteak, bertakoak direnak %8 bakarrik izatea oso kopuru txikia da. Epez kanpoko matrikulei dagokienez eta behin-behinekotasunari dagokionez, gehitutako trabak dira. Bitartekari soziokultural baten beharra ikusten dut ».

 

Isabel Aranburuk (Geroa Bai) « ikasleak naturaltasun osoz jasotzea azpimarratu du, hori zoragarria da. Oso ongi azaldu diguzue ikastetxearen egoera. Zuen eskaerak jasotzen ditugu eta saiatuko gara ahal den heinean erantzuna izan dezaten ».

 

Fanny Carrillok (Podemos-Ahal Dugu) harridura adierazi du « ikaslego etorkinaren kontzentrazioa dela eta. Ez zait normala iruditzen, gheto bihurtzeko arriskua elkarbanatzen dut ».

 

María Chivitek (PSN) zalantzan jarri du « ikastetxe publiko eta probatuen artean ikasleen banaketa desorekatua, baliabideen eskasia eta errepikatzaileen ehuneko handia. Zenbakiak zuen errelatoarekin bat datoz. Zuek eskaerak elkarbanatzen ditugu ».

 

Marisa de Simónek (Izquierda-Ezkerra) baieztatu du « ez gaudela kultura arazo baten aurrean, baizik eta pobrezia arazo baten aurrean, izan ere, biztanleriaren ehuneko garrantzitsu batek beste ikastetxe batzuk hautatzen ditu ez dutelako behartsuekin elkartu nahi. Hezkuntza orekatzeko neurriak beharrezkoak dira ».