Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Otsailak 17

Ganberak gerrak arbuiatu egiten ditu gatazkak konpontzeko modu gisa

Osoko bilkuran onetsi da. 2023ko otsailaren 16an

1.- Nafarroako Parlamentuak gerrak arbuiatzen ditu gatazkak konpontzeko modu gisa.

 

2.- Foru legegileak giza eskubideen urraketak salatzen ditu, edozein dela ere haien jatorria, eta bereziki, emakume eta nesken gorputzen bortxaketak eta horiek gerra-arma gisa erabiltzea.

 

3.- Parlamentuak babestu egiten ditu su-eten bat lortzera eta negoziazioak hastera zuzendutako ahaleginak.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak babestu egiten ditu gerretatik eta haien ondorioetatik ihesi doazenak, edozein dela ere haien jatorria edo erlijioa.

 

5.- Parlamentuak babestu egiten ditu egun bizi den gerraren lehen urteurrenaren harira eginen diren mobilizazioak.

 

6.- Nafarroako Gobernua premiatzen da klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ahaleginak birbideratu eta justizia ekosozial global bat bultzatu dezan.

 

EH BilduPodemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. 

 

1. eta 3. puntuen aldeko botoa eman dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek eta Navarra Sumak aurka bozkatu du. 

 

2. eta 4. puntuak Navarra Suma (18), PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumako bi parlamentariren (PPN) aurkako botoekin onetsi dira.

 

5. puntuaren alde bozkatu dute EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak, abstentzioa Navarra Suma (18), PSN eta Geroa Baik, eta Navarra Sumako bi parlamentarik aurka bozkatu dute. 

 

 

6 puntua Navarra Sumaren (18), Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren eta Navarra Sumako bi parlamentariren aurkako botoekin onetsi da.