Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Urriak 19

ETAren indarkeria terroristaren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta Nafarroako Gobernuak antolatu duen ekitaldian izanen da Unai Hualde asteazken honetan

Baluarte Plazan ospatuko da 10:00etan eta parlamentari guztiak gonbidatuta daude

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Nafarroako Gobernuak ETAren indarkeria terroristaren amaieraren hamargarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian izango da asteazken honetan, hilak 20. Era berean, parlamentari guztiak gonbidatu dituzte.

 

Ekitaldia 10:00etan izango da Baluarte plazan (Terrorismoaren Biktimen Monumentuaren ondoan) eta lore-eskaintzaren ondoren Foru Gobernuak onetsitako adierazpen instituzionala irakurriko da.