Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Apirilak 26

Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena LOMCE behin betikoz indargabetu dezan eta hezkuntzaren aldeko itun sozial eta politiko baten aldeko apustua egin dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko apirilaren 26an

A) Espainiako Gobernua premiatzen da LOMCE behin betikoz indargabetu dezan eta Hezkuntzaren aldeko itun sozial eta politiko baten aldeko apustua egin dezan, beste ezeren gainetik hezkuntza publikoa eta denen hezkuntza-eskubidea aldeztuko dituena.

 

B) Hezkuntza-erkidegoko sektore guztiekiko negoziazio-espazio bat ireki dezan eskatzen da, honako hamar puntu hauetan oinarrituta:

 

1. Zehazten da oinarrizko hezkuntzak helburu izan behar duela ikasleak gai izatea pertsona izaten ikasteko, duintasunez bizitzeko, munduko herritar gisa elkarrekin bizitzeko, eta kritikoak, libreak, justuak eta solidarioak izateko.

 

2. Azpimarratzen da hezkuntza oinarrizko eskubide bat dela, unibertsala, eta botere publikoek eskubide hori bermatu behar dutela, ikastetxe publikoen behar adinako sare baten bidez bermatu ere, herritar guztien hezkuntza premiei erantzuteko.

 

3. Eskatzen da ekitatearen eta inklusioaren bermea, zeharkako balio diren aldetik.

 

4. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren sustapena eskatzen da, ikasleak eskolatzean sexuaren araberako bereizketa saihestuz. Eskolatze mistoa.

 

5. Eskatzen da hezkuntza laiko baten bermea, kontzientzia-askatasuna errespetatuko duena eta hezkuntzaren esparruan doktrinatze-modu oro baztertuko duena.

 

6. Eskola demokratiko eta parte-hartzaile baten exigentzia ere ezartzen da.

 

7. Curriculum alternatibo baten eraikuntza, belaunaldi berrien exigentziei eta beharrizanei egokitua.

 

8. Eskatzen da BPGaren % 5eko hezkuntza-inbertsioa, % 7ra heltzeko konpromisoarekin.

 

9. Irakasleen eta hezkuntza arloko gainontzeko profesionalen aitortza, balorazioa eta haientzako babes sozial eta instituzionala garrantzitsua ikusten dute.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

A, B, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 9 puntuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsi dira.

 

8. puntua EH Bildu eta I-Eren abstentzioekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsi da. Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta PSNk aldeko botoa mantendu dute.