Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Maiatzak 15

Espainiako Gobernua premiatzen da jasangarritasun-faktorea eta errebalorizazio-indizea ken ditzan pentsioen kalkuluan

Gizarte Segurantzaren sistema publikoaren finantzaketa Estatuaren Aurrekontu Orokorretan jasotzea planteatzen da, eta ohartarazten da kuota-murrizketek ez dutela kalitatezko enplegua sortzen

Eskubide Sozialetako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “jasangarritasun-faktorea eta errebalorizazio-indizea ken ditzan, Espainiako Konstituzioaren 41. eta 50. artikuluetan jasotako askitasunaren printzipioaren eta pentsio egoki eta gaurkotu bat edukitzeko eskubidearen aurkakoak baitira”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren puntuan Espainiako Exekutiboari eskatzen dio “Gizarte Segurantzaren sistema publikoaren finantzaketa jasotzea Estatuaren Aurrekontu Orokorretan, gizarte-kotizazioek Gizarte Segurantzaren babesa eta pentsio egoki, gaurkotu eta nahikoak bermatzeko adina ematen ez dutenean”. Puntu hau UPNren abstenzioarekin eta PPNren aurkako botoarekin ebazpen da.

 

Era berean, hirugarren atalean Espainiako Gobernua premiatzen da “Gizarte Segurantzako tarifa lauak, hobariak eta kuota-murrizketak ken ditzan, zeinek enpresen kontratazio-kostuak merkatu besterik ez baitute egin, kalitatezko enplegua sortu gabe eta Gizarte Segurantzarentzako diru-sarreren galera justifikaziorik gabea eragiten baitute”. Ebazpen da Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin.

 

Horrez gain, eskatzen zaio “lan-iruzurra pertsegi dezan eta Laneko Ikuskaritzaren jarduna bultza dezan, kontratazioan iruzur handiena detektatu den sektoreetan kanpainak areagotuz”. Puntu honetan PPN abstenitu egin da.

 

Bestalde, Estatuko Gobernuari eskatzen zaio “testu bateginean arau-hausteak eta arau-hausteen zehapen-araubidea alda ditzan, Gizarte Segurantzari eginiko iruzurraren aurkako borroka hobetzeko”. Puntu hau PPNren aurkako botoarekin ebazpen da.

 

Azkenik, Gobernua premiatzen da “Gizarte Segurantzaren gehieneko kotizazio-muga ken dezan”. Puntu hau PPNren abstenzioarekin eta eta UPN eta PSNren aurkako botoekin ebazpen da.

 

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak sustatutako ebazpenak “krisiaren kudeaketa neoliberalak eragindako ondorio suntsitzaileak” kritikatzen ditu, “gehiengo sozialaren bizi eta lan baldintzetan igartzen direnak”, eta zentzu horretan, ohartarazten du 2011 eta 2013 urteetako erreformek pentsiodunen erosahalmena nabarmen jaitsi dela (%6 2010 eta 2018 bitartean), “kasu askotan 600 eta 650 euroko pentsioak baitituzte, gizarte-bazterketa markatzen duen mugaren azpitikoak”.

 

Hala, neurri “atzerakoiak” birpasatu ostean, errebalorizazio tresna berrietan eta jasangarritasunean oinarrituta PSOE eta PPk ezarritakoak, proposatzen da finantzazio iturri osagarri bat ezartzea “Estatuaren aurrekontu orokorren bidez, Europar Batasuneko 28 herrialdetako 20k egiten duten bezala, baita Nafarroak bere aurrekontuarekin jorratu dituen gutxieneko pentsioen osagarriekin gertatzen den legez”.

 

Testuinguru horretan, adierazten da gizarte-kotizazioak murrizteak ez duela inolako inpakturik izan enplegu-sorreran, Lan Autonomoaren Behatokiaren datuek erakusten dutenez. Eta nabarmentzen da Gizarte Segurantzaren defizita ez duela krisiak eragin, “aplikatutako politika liberal eta austerizidek baizik”.