Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Irailak 20

Espainiako Gobernua premiatzen da energia berriztagarria ekoizteko instalazio berriei berariazko ordainsari-erregimena ezarri diezaien

Segurtasun ekonomikoko esparru baten ezarpena ezinbestekotzat jo dute helburu komuna arriskuan jar ez dadin, 2020rako energiaren %20ak jatorri berriztagarria izan dezan behartzen duena helburua

Parlamentuko osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PPNren aurkako botoarekin eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai taldeko lau parlamentariren abstentziorekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “hurrengo baldintzak bete ditzan energia berriztagarriko iturrietatik energia elektrikoa ekoizteko instalazio berriei berariazko ordainsari-araubidea esleitzeko enkanteetako prozeduretan, arauetan eta deialdietan”.

 

“Enkantea irabazten duten plantek etorkizunean behar bezala funtzionatzea bultzatzeko xedez, sortutako energiaren ordainketaren gainean eginen da lehia”. Atal hau Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPNren eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen 4 parlamentariren abstentzioarekin eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

Halaber, “parte-hartzaileen espekulaziozko jokabideak mugatzeko xedez, eta beste herrialde batzuetako lehengo esperientzian oinarrituta gomendagarrien diren prozedurekin bat, irabazle suertatzen den planta bakoitzak enkantean egindako eskaintzaren arabera kobratuko du”. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Ek alde bozkatu dute, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (4) abstenitu da eta PPNk aurka bozkatu du.

 

Bestalde, “enkanterako prozedura soila, ulergarria eta gardena izanen da parte-hartzaileentzat”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Ek alde bozkatu dute eta UPN eta PPNk aurka.

 

Gainera, “berariazko likidazioak ezarriko dira potentzia txikieneko proiektuetarako, baldintza mesedegarriekin, kooperatibek, udalek edo herritarrek ezarri ahal ditzaten”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Ek alde bozkatu dute, UPN eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (4) abstenitu dira eta PPNk aurka bozkatu du.

 

Horrez gain, “ingurumen- eta gizarte-irizpideak jasoko dira eskaintza ekonomikoa zehazteko; zehazki, gure produkzio-ereduan berotegi-efektuko gasen isurketak gutxitzea sustatzen dutenak”. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Ek alde bozkatu dute eta PPNk aurka.

 

Era berean, “berariazko likidazioak ezarriko dira potentzia txikieneko proiektuetarako, baldin eta ontze-prozesuan dauden teknologia berriztagarriak erabiltzen badituzte, horiei garatzen laguntzeko eta ikaskuntza-kurban aurrera egiten laguntzeko, kostuak murriztu ahal izatea ahalbidetuko dutenak”. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Ek alde bozkatu dute, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (4) abstenitu da eta PPNk aurka bozkatu du.

 

Azkenik, eta PSNk aurkeztu duen eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai ekimenaren titularrak onartu duen gehitzeko zuzenketa baten ondorioz, “kopuru zehatz bat eskainiko da zentral nuklear eta termikoak dauden zonaldeetan instalatzeko, zonalde hauen trantsizio justu bat ziurtatzeko”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Ek aldeko botoa eman dute, UPN eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (4) abstenitu dira eta PPNk aurka bozkatu du.

 

 

Zioen azalpenean, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak ohartarazten du “planifikazio ezak eta teknologia berriztagarriak ezartzeko oztopoek Europar Batasunaren helburua arriskuan jar dezakete, izan ere, honek ezarri baitu 2020 urtean energiaren %20 berriztagarria izan behar dela”, eta 2030eam 7 puntutan igoko da kopuru hau.

 

Zentzu horretan, oroitarazten dute 2007an Ministroen Kontseiluak onetsitako Klima Aldaketaren eta Energia Garbiaren Estrategia Espainiarrak jarduketa-esparru lehenetsi gisa definitzen zuela energia berriztagarriak 2020ari begira sustatzea, eta horretarako, beste batzuen artean, energia berriztagarrietako eta kogenerazioko inbertsioak sustatuko lukeen segurtasun ekonomikoko esparru baten ezarpena beharrezkoa litzateke.

 

Hala ere, ohartarazten da X. legegintzaldia hasi zenetik eta 2/2012 Errege Lege Dekretua argitaratu zenetik “ez dela jatorri berriztagarriko potentzia elektrikoko instalaziorik egin ia”, eta larritzat jo dute egoera hau, are gehiago kontuan hartzen bada “hurrengo urteetan, igo eginen omen dela Espainian energia-eskari agregatua”.