Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Abenduak 11

Espainiako demokraziaren argi-itzalak, NUP eta Nafarroako Parlamentuaren Iritzi Publikoa eta Berrikuntza Sozialaren Katedrak antolatutako hitzaldian

José Ramón Monterok, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoetako katedradunak, Espainiako demokraziaren azken lau hamarkadak laburbildu ditu eta egungo krisi politikoaren zergatien inguruko hausnarketa egin du

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) eta Nafarroako Parlamentuak, aurtengo ekainean martxan jarritako Iritzi Publikoa eta Berrikuntza Sozialaren Katedrak sortutako elkarlanari esker, “Demokraziaren lau hamarkada Espainian: krisi politikoa eta krisi ekonomikoa?” hitzaldia antolatu dute, José Ramón Monterok, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoetako katedradunak eskainia.

 

Monterok Espainiako politikaren azken lau hamarkadetako gertaera garrantzitsuenak laburtu ditu, eta egungo egoera politikoaren datu eta hausnarketak azaldu ditu, bere hitzetan, “kalitate demokratikoa galdu du, gobernuak krisi ekonomikoaren aurrean emandako erantzunaren ondorioz”.

 

Faktore desberdinei erreparatuz, kalitate demokratikoa neurtzen duten estatistika eta datu ugari eskainiz hasi du hitzaldia, desberdintasun maila, prensa askatasuna edo ustelkeria, esaterako. Bere hausnarketa azaltzeko, Montero sistema espainiarraren lau osagaietan oinarritu da: hiritarrak, erakunde politikoak, autonomía Estatua eta hauteskunde lehia.

 

“Demokratarik ez badago, nola eraiki daiteke demokrazia bat?”, Espainiako herritarrek esperientziaren bidez eta porroten eraginez demokratak izaten ikasi dutela adierazi du, baina azpimarratu du biztanleriaren parte hartze social eta politikoa oso eskasa dela, eta hau dela egungo demokraziaren arazo handiena. Politikarekiko interesaren Europako rankingean Espainia azken herrialdeetarikoa da, honek “politikarien eta herritarren arteko distantzia handitu egiten du, eta hau arriskutsua da”, izan ere, azaldu duenez, “honek politikariei nahi dutena egiteko ahalmena areagotzen baitie”.

 

Espainiako krisi politikoaren beste giltzarri bat “erakunde politikoetan alderdiek duten nagusitasuna” da, Monterok adierazi du “Kongresua, Konstituzio Auzitegiko Lehendakaritza, botere judiziala, finantzak, Arartekoaren Erakundea, alderdi bati badagozkio, demokraziak bere zentzua galtzen duela”.

 

Demokrazia espainiarren oinarrizko beste elementu bat autonomía Estatua izan da. Monterok adierazi du “demokraziak arrakasta politiko eta ekonomikoak eduki dituela prozedurei dagokienez, baina nazionalismoaren kudeaketan huts egin duela”. Dioenez, nazionalismoa “ezin da beste edozein gai politiko bezala gehiengo erabakiekin konpondu, baizik eta negoziazioekin, eta Konstituzioan aldaketak ezarri daitezke, gutxiengoek eta gehiengoek Konstituzioari leialtasuna izan diezaioten tresnak bilatuz”.

 

Azkenik, hauteskunde lehian eman den polarizazioa azpimarratu du. Azaldu du politikaren pertzepzioa oso urrun dagoela aktore batzuen eta besteen artean, eta distantzia horrek akordio eta itunen sorrera oztopatzen duela.

 

José Ramón Montero Zuzenbidean doktorea da eta Granadako, Santiagoko, Zaragozako, Kadizko eta Madrilgo Unibertsitatean irakasle izan da. Juan March Gizarte Zientzietako Institutuko Zientzia Politikoko irakasle ere izan da, eta Harvardeko, Californiako, Ohioko, eta beste hainbat unibertsitatetako “visiting fellow” gisa ere lan egin izan du. Egun Comparative Nacional Elections Project-eko (CNEP) koordinatzailea da, eta Akademiako kidea.

 

Beatriz Achak aurkeztu du hitzaldia, Madrilgo Unibertsitateko Autonomoko Zuzenbide eta Zientzia Politikoetako doktorea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Soziologiako departamentuko irakaslea da.