Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Martxoak 16

Eskubide Sozialetako Batzordea Beteluko Amavir adinekoen egoitzan egon da bisitan

Eskubide Sozialetako Batzordeak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek eskatuta Beteluko Amavir egoitza ezagutu du gaur, titulartasun mistoa (herena munizipala da) eta kudeaketa pribatua duen adinekoen egoitza, egun 41 pertsona bizi dira bertan, ahal duten kopurua baino lau gutxiago.

 

Bertaratu diren Parlamentarioak Carmen Segura (UPN), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu) eta Conchi Ruiz (PSN) izan dira.

 

Parlamentuko ordezkaritzari harrera egin diotenen artean zeuden Mikel Rekalde, Beteluko alkatea, Teodoro Otamendi zinegotzia, Pilar Huerta, Egoitzako Zuzendaria, Lourdes Rivero, Amavir-eko zuzendariorde nagusia, Manuel Piquer, taldearen abokatua, Carlos Galve, Giza Baliabideetako arduraduna, Roberto Rodríguez komunikazio zuzendaria, Nerea Navarro, langileen ordezkaria eta Gaizka Huarte, LAB sindikatuko zonaldeko ordezkaria.

 

Asun Fernández de Garaialdek azaldutakoaren arabera, bisitaren helburua “instalazioak ezagutu eta egoitzako zuzendaritzarekin, Beteluko udalarekin eta egoitzako langileekin bilkura bat egitea da, taldeak Iruñean dituen gainerako egoitzekin alderatuz Betelu eta Erroko langileek soldata desorekaren inguruan jarritako salaketari buruz hitz egiteko”.