Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 28

Eledunen Batzarrak Nafarroako Parlamentuaren 2017ko ekitaldiko kontuak onetsi ditu eta 1.920.037,37 euro itzuli dizkio Foru Ogasunari

Eledunen Batzarrak Kontuen Ganberak eginiko txostena ikusi ondoren Nafarroako Parlamentuaren 2017ko ekitaldiko kontuak onestea erabaki du.

 

Era berean, onetsitako likidazioarekin bat etorriz, gastatu gabeko 1.920.037,37 euro Foru Komunitatearen Diruzaintzari itzultzeko erabakia hartu du.

 

Aurreko egunean Kontuen Ganberako Lehendakariak, Asun Olaecheak txostena entregatu zion Parlamentuko Lehendakariari, Ainhoa Aznarezi, eta 2017ko ekitaldiari dagozkion Nafarroako Parlamentuaren Kontuak eta Kontuen Ganberako ikuskatze txostena instituzioaren web orrian argitaratu dira.

 

Halaber, onetsitako likidazioarekin bat etorriz, gastatu gabeko 1.920.037,37 euro Foru Komunitatearen Diruzaintzari itzultzeko agindua ematea erabaki du.

 

2017ko ekitaldiari dagozkion Nafarroako Parlamentuaren Kontuak eta Kontuen Ganberako ikuskatze txostena onesten direnean instituzioaren web orrian argitaratuko dira.

 

Foru Legebiltzarraren 2017ko Aurrekontuen likidazioari dagokionez, nabarmendu behar da, hasiera batean 13.592.056 euroko aurrekontua onetsi bazen ere, aurrekontu bateratua 13.703.113,45 eurokoa izan dela, aurreko ekitaldiko 111.057,45 euroko kredituak gehitzeko egin diren aurrekontu-aldaketen ondorioz.

 

Gastuen aurrekontutik 11.019.206,74 euro exekutatu dira; horrenbestez, aurrekontu horren % 80,41 bete da. Diru-sarreren aurrekontutik 13.639.316,64 euro exekutatu, eta aurrekontu horren % 99,53 bete da.

 

Aurrekontu-egituraren arabera, eragiketa arruntak 12.373.462,94 eurokoak izan dira eta % 87,64raino bete dira, eta kapital- eta finantza-eragiketak 1.329.650,51 eurokoak izan dira eta % 13,14raino bete dira.

 

Langile-gastuak kapituluan aurrekontu bateratua 6.943.847 eurokoa izan da, eta horietatik, aitortutako betebeharrak direla-eta, 6.549.271,56 euro exekutatu dira, hau da, % 94,32.

 

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak kapitulua 2.323.539,94 euroz hornitua zegoen eta horietatik 1.304.200,11 euro gastatu dira; beraz, betetze-portzentajea % 56,13 izan da. Kapitulu horri dagokio gastuen aurrekontu exekutatuaren % 11,84.

 

Transferentzia arruntak kapitulukoak dira egindako gastu guztien % 22,67. Kapitulu horretan behin betiko kredituak 3.106.076 eurokoak izan dira, eta betetze-maila, % 96,29koa.

 

Inbertsio errealak kapituluak, 1.106.473,51 euroko aurrekontu bateratuarekin, gastuen aurrekontuaren % 8,07 jaso du. Kapitulu horretan aurrekontuaren % 11,79 bete da, eta aginduaren zain gelditu dira 976.014,19 euroko betebeharrak.

 

Finantza-aktiboei eta pasiboei dagokienez, ezarritako kredituak 223.177 eurokoak izan dira eta betetze-maila, berriz, % 19,84koa.

 

2017ko kontuen likidazioa dela-eta, gastuaren izaera kontuan izanda, “100 eurotik 59 langileen ordainsarietarako izan dira, 12 ondasun arruntetarako eta zerbitzuetarako, 27 transferentzietarako (talde eta elkarteentzako diru-laguntzak, hitzarmenak eta abar) eta 2 inbertsioetarako”.

 

Kontuen Ganberak egin duen fiskalizazio txostenaren arabera, Foru Legebiltzarraren 2017ko kontuek “irudi zehatza” erakusten dute ondareari, aurrekontuaren likidazioari eta finantza-egoerari dagokienez. Orobat, Parlamentuaren jarduera ekonomiko-finantzarioa “legezkotasun-printzipioari jarraituz” egin dela azaltzen da txostenean.

 

Kontuen Ganberaren aholkularitza-txostena fiskalizazio organo hori arautzen duen abenduaren 20ko 19/1984 Foru Legean ezarritakoari jarraituz egin da.