Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 27

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak deitoratu eta erabat arbuiatzen du duela gutxi Egipton izandako atentatua

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko azaroaren 27an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak deitoratu eta erabat arbuiatzen du duela gutxi Egipton izandako atentatua. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak deitoratu eta erabat arbuiatzen du ekintza terrorista hau, zeinean bizia galdu baitute ehunka pertsona errugabek bereizkuntza gabe, horien artean dozenaka haurrek, pertsona horiek beren erlijio-eskubidea askatasunez egikaritzen zuten bitartean.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Egiptoko herriaren saminarekin, bereziki Bir al Abed herriarekin, eta haien esanetara jartzen da.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Estatu Islamiarraren jardueran terrorista kondenatzen du, baita ekintza terrorista oro ere, eta eskatzen du berehala amai dadila indarkeria, edozein motatakoa.

 

4. Nafarroako Parlamentuak erlijio-askatasuna babesten du munduko edozein tokitan, eta babesten ditu bai eskubide hori baliatu nahi duten pertsonak bai eskubide berarekin erlijio- edo sinesmen-gune orotatik kanpo daudela adierazten dutenak, eta konpromisoa hartzen du, bi kasuetan, pertsona horien eskubidea berme guztiekin gauzatu dadin”.