Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 21

Baztertu egin da Nafarroako Administrazio Publikoetan euskaraz edo EBko edozein hizkuntza jakin beharra duten lanpostuetakoek hutsik dauden lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartu ahal izateko Foru Lege Proposamena

EH Bilduk dio 2009tik indarrean dagoen murrizketa “aukera berdintasunaren aurkako erasoa” dela, baina Geroa Bairen babesa besterik ez du jaso

Parlamentuko Osoko Bilkurak atzera bota du gaur, UPN, PSN, PPN eta I-Eren aurkako botoekin, Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren aldekoekin, Foru Lege proposamena, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 33.2 artikulua aldatzekoa.

 

Irakurketa bakarrean izapidetuta, EH Bilduk aurkeztutako Lege proposamenaren helburua zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 33.2 artikulua aldatzea, horrela, “hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako edozeinetan, euskaraz edo Europar Batasuneko edozein hizkuntza jakin beharra duten lanpostuetan sartzen direnek, aurrerago, beren administrazio publikoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko deialdi guztietan parte hartu ahal izanen zuketen”, eta ez soilik euren lanpostuetarako derrigorrez eskatzen den hizkuntza baldintzatzat eskatzen den deialdietan.

 

Zioen azalpenean zehazten zenez, 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontuei buruzko 21/2008 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriak, Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bateginaren 33. artikuluan egin zuen aldaketak “bidegabekaria nabarmena dakar, langile jakin batzuei lanpostu berri bat eskuratzea galarazten baitie, lanpostu hori betetzeko eska litezkeen baldintza guztiak bete arren”.

 

Zentzu horretan, sustatzaileak “aukera berdintasunaren aurkako” erasoaz hitz egiten du, eta esaten du “ez dagoela inolako justifikaziorik eskubideetan horrelako murrizketa bat egiteko”.