Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoak 1

AP-15 autobidea doakoa izan dadin Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko martxoaren 1ean

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du, bete egin ditzan Parlamentuak 2016ko apirilaren 8an eta 2017ko urriaren 6an onetsitako erabakiak, AP-15 autobidea guztiz doan ezar dezan premiatzen duena.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du, hiru hilabeteko epean azterlan bat presta dezan, AP-15 autobidearen doakotasuna ezartzeko izapidea hasteko behar diren eskakizunen analisiaren eta kostuen gainekoa.

 

PPN Elkarte parlamentarioak aurkeztua.

 

EH Bildu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin onetsia.