Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Irailak 26

afarroako Parlamentuak Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordearekin eta Nafarroako plantako zuzendaritzarekin lan egiteko asmoa agertzen du planta horren eta bere hornitzaileen interesak zaintzeko

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko irailaren 26an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordearekin eta Nafarroako plantako zuzendaritzarekin lan egiteko asmoa agertzen baitu planta horren eta bere hornitzaileen interesak zaintzeko.  Navarra Sumak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordearekin eta Nafarroako plantako zuzendaritzarekin lan egiteko asmoa agertzen du planta horren eta bere hornitzaileen interesak zaintzeko.

 

2.- Horrez gain, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du beharrezkoak diren bideak ezar ditzan Nafarroako VWeko enpresa batzordearekin eta zuzendaritzarekin egin beharreko lana gauzatzeko.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak hura osatzen duten indar politiko guztiak premiatzen ditu ez dezaten baliatu Nafarroako Volkswagenen egungo egoera alderdikeriaz prozesuak irauten duen bitartean, ulertzen baitu horrek ez diola erantzuten ez langileen, ez plantaren, ez hornitzaileen interesei”.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional