Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 16

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu helburu sozialetara bideratutako funtsak handitzeko “Y tú qué marcas” kanpainarekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko apirilaren 16an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu helburu sozialetara bideratutako funtsak handitzeko “Y tú qué marcas” kanpainarekin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren lehenengo puntua Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoarekin onetsi da, eta UPNk eta PPNk, berriz, aurkako botoa eman dute. 2. puntua UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN I-E eta PPN ren aldeko botoarekin onetsi da; EH Bildu-Nafarroa abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du helburu sozialetara bideratutako funtsak handitzeko “Y tú qué marcas” kanpainarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du Errenta Aitorpeneko 0,7aren laukitxoaren bidez bildutako kopuruak ez dituela Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partidak ordezkatu behar; aldiz, legeak exijitzen duen 0,7 helburua betetzeko osagarri izan beharko luke”.