Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 18

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu erakunde publikoek emakumeen aurkako umiliazioa edo laidoa eragiten duten eta indarkeria matxista sustatzen duten kultur ekitaldietan laguntzea

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko ekainaren 18an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu arbuiatu egiten duela erakunde publikoek emakumeen aurkako umiliazioa edo laidoa eragiten duten eta indarkeria matxista sustatzen duten kultur ekitaldietan laguntzea. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Arbuiatu egiten du erakunde publikoek emakumeen aurkako umiliazioa edo laidoa eragiten duten eta indarkeria matxista sustatzen duten kultur ekitaldietan laguntzea. Halatan, udal autonomia errespetatuta, Cortesko Udalari eskatzen dio Kidd Keoren saiorako gune bat lagatzeko erabakia berrazter dezan.

 

2. Adierazi nahi du kulturak, bere osotasunean, heritarrak hezten eta sentsibilizatzen lagundu behar duela, gizarte berdinzale eta begirunetsu baterantz aurrerabidea egiteko.